XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erromatarren artean, esklaboek legean konfiantzarik izan ezin zutelako, legeak ezin izan zuen konfiantzarik izan haiengan.

XVII Nagusiaren eta esklaboen artean egin beharreko arautegiak

Magistratuak esklaboak jatekoa eta jantzia izan ditzan arduratu behar du; legez araututa egon behar du horrek.

Legeek esklaboak gaixotasunean eta zahartzaroan zainduta egon daitezen arduratu behar dute.

Klaudiok agindu zuen esklaboak gaixorik egon eta nagusiek abandonatzen bazituzten, libre izango zirela ihes egiten bazuten.

Lege horrek libertatea segurtatzen zien, baina bizia ere seguru beharko zuketen.

Legeak nagusiari esklaboari bizia kentzeko bidea ematen dionean, epaile gisa erabili behar du eskubide hori, ez nagusi gisa; legeak formaltasunak agindu behar ditu, ekintza bortitz baten susmorik izan ez dadin.

Erroman gurasoei beren haurrak hiltzea galarazi zitzaienean, magistratuek aitak agindu nahi zuen zigorra ematen zuten.

Gisa horretako usadioa, nagusiaren eta esklaboen artean, arrazoizkoa litzateke nagusiek bizitza- eta heriotza-eskubidea dituzten herrialdeetan.

Moisesen legea oso gogorra zen.

Inork bere esklaboa jo eta hiltzen badu, zigortua izango da; baina esklaboak egun bat edo bitan bizirik irauten badu, ez da zigortua izango, bere dirua delako.

Hura zen herria! Lege zibilak lege naturaletik askatu beharra zeukan han!

Greziarren lege batez, nagusiek gogorregi tratatzen bazituzten, esklaboek beste bati salduak izatea eska zezaketen.

Azken garaian, gisa horretako lege bat izan zen Erroman.

Bere esklaboaren kontra haserretutako nagusiak, eta nagusiaren kontra haserretutako esklaboak, elkarrengandik bereiz egon behar dute.

Hiritar batek beste baten esklaboa gaizki hartzen duenean, jabeak auzitegira jotzeko aukera izan behar du.

Platonen eta herri gehienen legeek ez diete defentsa naturalerako biderik ematen esklaboei; beraz, defentsa zibila eman behar zaie.